miércoles, 13 de mayo de 2009

Metadatuak

Izenburua: Indexazio Soziala
Egileak: Aizene Agirre Mentxaka, Markel Anasagasti Intxausti, Karla Crego Cordón, Yvonne Fernández Iturgaiz, Katerina González Escanciano, Lorea Santa Eufemia Gazaga
Testuingurua: Kazetaritzako 2. maila, 31. taldea

Laburpena: Interneten erabiltzen den indexazioak aztertu da, folksonomia. Horretarako hainbat webgune eta blogez baliatu gara.

Deskriptore libreak: Dokumentazio, folksonomia, indexazio, web 2.0, taxonomia, internet.

Sailkapen gai orokorra: Ez dugu Indexazio Sozialaren SHUa aurkitu.

Gaia: Folksonomiak

martes, 12 de mayo de 2009

Aurkezpena

lunes, 11 de mayo de 2009

Indexazioa

Indexazioa, dokumentuak berreskuratzeko orduan lana errazten digun prozesua da. Dokumentuen edukiak aztertu eta termino deskribatzaileen bidez aurkibide bat sortzen da non sailkatutako dokumentuak taldeetan banatuta egongo diren.

Betidanik ezagutu dugun prozesua gizakiaren bidez egin dena da, giza indexazioa. Bertan pertsona batek aztertzen du dokumentuen edukia eta ondoren gaia ahalik eta hoberen deskribatzen duen hitz zerrenda egiten da. Giza indexazioa prozesu intelektuala dela esan daiteke.
Normalean sailkapenean erabilitako hitzak testuetan aurkitu daitezke, baina baliteke hau ez gertatzea eta besterik gabe, bilaketarako orduan interesgarriak izatea.
Prozedura mota hau indexazio handietan pertsona askoren esku utzi behar izaten da.

Giza indexazioaz gain, indexazio automatikoa ere erabiltzen da sailkatze prozedura hauetarako. Izenak dioen bezala, kasu honetan indexazioa automatikoki gertatzen da. Prozedura honen bidez, lana erraztu egiten da eta teknika berezien bitartez, arestian aipatutako indexatzeko moduan gizakiak egiten zuen lana orain automatikoki burutzen da. Horrela, dokumentuetan gehien ateratzen diren hitzak aukeratuz sailkapenerako.

Prozedura biak konparatuz puntu aipagarriena alde ekonomikoa litzateke. Izan ere, indexazio automatikoa da errentagarriena. Hori dela eta, sistema hau edukiera handiko lanetan erabiltzen da, web orrialdetan adibidez.
Norberak burutzen dituen sailkapenetan, aipatu behar da sinesgarritasuna galtzen dutela erabiltzaileak emandako deskripzioetan objetibotasun falta igartzen delako.

sábado, 9 de mayo de 2009

Taxonomia

Taxonomia berba, 1700. urtean Carl Von Linné naturalistak proposatu zuen animalien espezieak sailkatzeko, baina, orokorrenean azalduta sailkapenaren zientzia izango litzateke. Jatorria grekeran du; etimologikoki “taxis” (sailkapen) eta “nomos” (arau) hitzen batura da. Hau da, edukien antolaketa ulergarria eta informazio aurkitzea zein ezagutza berriak lortzea ahalbidetzen duen klasifikazio prozedura da.

Adituek eginiko klasifikazioak izaten dira taxonomiak eta esparru tematikoak modu ordenatu batean jorratzen dituzte, nahiz eta batzuetan desegokiak izan eta praktikotasun gutxi eduki. Talde edo gai bakoitzak taxon izena jasotzen du.


Gaur egun, batez ere, natur zientzietan erabiltzen da Taxonomia. Hala eta guztiz ere, informatikan estekak modu hierarkiko eta ordenatu batean antolatzeko erabiltzen da.

[irudia: arbolen sailkapena]

jueves, 7 de mayo de 2009

Tag edo etiketak

Gaur egun internet dugu informazio bilatzaile nagusiena, gizartean gehien erabiltzen den informazio iturria. Horregatik beharrezkoa izan da informazio hau antolatzen eta sailkatzen errazteko tresna bat edukitzea .
Hau dela eta, interneten aurkitu daitezkeen baliabideak hainbesterainokoak izanik oso arin zabaltzen hasi da etiketen bidezko sailkapena, tagging bezala ezagutzen dena. Erreminta honen bidez, interneteko erabiltzaileek bere baliabideak modu ordenatuan sailka ditzakete tag-ak erabiliz.

Erabiltzaileak bere baliabideak kategoriatan banatzen ditu eta aurkibide propioa sortzen du; hau kolektiboki ere egin daiteke, tag-ak eta baliabideak elkarbanatuz. Honela, aurkibide berdin bat sortzen da tag-ak elkarbanatu dituzten erabiltzaile guztientzat, propioez gain besteen baliabideak ere eskuragarri edukiz.
Erabiltzaile askoren baliabideak elkarbanatzean eta guztien esku jartzean gauzatzen den prozesuari folksonomia deitzen zaio. Prozesu hau del.icio.us (esteka gogokoenak), Flickr (argazkiak), Panoramio (lekuak), zabaldu (berriak)… bezalako webgunetako erabiltzen da.
Honi esker informazioaren berreskurapena askoz errazagoa bilakatzen da erabiltzailearentzat.

Hala eta guztiz ere, gomutatu behar dugu, etiketa hauek norberak jartzen dituela, eta katua agertzen den tokian, etiketa legez "txakurra" jarriz gero, bilaketaren emaitza ez dela guk nahi genuen modukoa izango. Beraz, tag-ak ez dira guztiz fidagarriak, askok eta askok ez dituztelako datuak egoki deskribatzen.

Etiketen bidez ondo zelan deskribatu azaltzen digun bideo hauek jaso ditugu Gorka Palazioren blogean [gaztelaniaz]:



martes, 5 de mayo de 2009

Folksonomia

Folksonomia berba folk eta taxonomia berben batuketaz sortu zuen Thomas Vander Wal-ek. Taxonomia, sailkapenak egiteko erabiltzen da eta folk-ek (Volk jatorriko hizkuntzan) herria edo herritarren multzoa (grekerako demos-en antzekoa) esan gura du. Beraz, folksonomiak herriak araututako sailkapena direla esan dezakegu.

Argiago esanda, folksonomia informazioa kudeatzeko modu ez hierarkiko, eta sozial edo kolektibo bat da. Interneten erabiltzen da, eta oinarritzat etiketen bidezko talde klasifikazioa du. Gaur egun tag-ak erabiltzen dituen hainbat web dago, baina, folksonomietan errege del.icio.us dugu.

Informazioa kategoriatan banatzeko beste erreminta batzuekin konparatuz gero, honek eskaintzen duen abantaila, edota desberdintasun bakar baina garrantzitsua, sailkatutako informazio osoa erabiltzaile guztien esku jartzen dela da. Beraz, flickr moduko web-ak ez lituzkete folksonomiak bere osotasunean erabiliko, taggeaketa ez baita benetan librea. Folksonomien erabiltzen dituzten webguneetan, ostera, erabiltzaile hainbatek interes berekoa den informazioa antolatzen dute, informazio hau guztien eskura baitago.

domingo, 3 de mayo de 2009

Ohiko erabiltzaileen berbak

Gorka Palazio aditua dugu web 2.0-en gaian, horregatik folksonomien inguruan dakiena azaltzeko eskatu diogu:





Josu Mendicute gure fakultateko ikaslea da, eta bere blogean folksonomien inguruko artikulua irakurri genuenez, hauen gaineko bere iritzia eskatu diogu:



sábado, 2 de mayo de 2009

Gure iritziak

Aizene Agirre:

Markel Anasagasti:
Uste dut folksonomiek, edo hobeto esanda, web 2.0-k orokorrean, interneten estekatik estekara salto egitea erreztu digutela. Dokumentuen klasifikazio kolektiboak egia esan ez du bilaketa zehatzak egiteko balio, orokorrean, dokumentuak nahiko eskas etiketatuta daudelako. Halere, bilaketa sistementzako ona dela deritzot, beharbada hurbilketa bat eta webguneen arteko antzekotasunak aurki ditzakegulako etiketei esker.

Karla Crego:
Folksonomia kontzeptua egokia eta erabilgarria iruditzen zait, alde batetik, erabiltzaileen dokumentuak eta edukiak sailkatzeko aukera ematen digulako eta bestetik, elementu ezberdinei etiketak jartzeko aukera ematen digulako. Honen bitartez, edozein gairi buruzko informazioa modu erraz eta azkarrago batean bildu dezakegu, orrialde horretan gora eta behera egon behar ezinik.

Yvonne Fernández:
Folsonomia terminoa ez nuen entzun klasean aipatu baino lehen, baina egunero erabiltzen ditugun dokumentuak sailkatzeko etiketa sistema sinplea dela ohartu naiz.

Interneten definizioa bilatuz gero: etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa dela diote.
Baina nik guzti hori baino sinpleagoa deritzot; etiketak sortzen ditu, eta haien bitartez, informazioa zein dokumentu ezberdinak era ordenatu batean gordetzen dituen sistema bezala definitzen dut.
Gainera, Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.

Katia González:
Folksonomiari esker, bilatzen dituzun gauzak modu errazago batean aurkitzeko aukera daukazu. Egindako testua, edo delakoa, nahi dituzun hitzekin ezaugarritu eta bilatzerakoan denbora gutxiago emango duzu. Nire ustez, aukera ona da folksonomia erabili ahal izatea, zeren hitz gehiago ezaugarritzen dutenez bilaketa, azkarrago eta errazago lor daiteke.

Lorea Santa Eufemia:

lunes, 27 de abril de 2009

Erreferentziak

ARRIAGADA, Eduardo. GARCÍA, Juan Pedro. ALANIZ, Sebastián "Tato". Entremedios #4 (Paulina Salazarri elkarrizketa) [linean:podcast]. 2008ko abenduaren 2a. http://www.podcaster.cl/2008/12/entremedios-4/.

ASTIGARRAGA, Eneko. Folksonomy - Folksonomia [linean]. 2004ko abenduaren 21a. http://eibar.org/blogak/prospektiba/archive/2004/12/21/104.

GUY, Marieke. TONKIN, Emma. Folksonomies. Tidying up Tags? [linean]. 2006ko urtarrila. http://www.dlib.org/dlib/january06/guy/01guy.html. Folksonomies. Tidying up Tags?. D-Lib Magazine, 12 lib. 1. zkia. 2006ko urtarrila. ISSN: 1082-9873.

HASSAN MONTERO, Yusef. HERRERO SOLANA, Víctor. Visualizious [linean]. www.nosolousabilidad.com/hassan/visualizious/.

HASSAN MONTERO, Yusef. Indización Social y Recuperación de Información [linean]. 2006ko azaroaren 16a. http://www.nosolousabilidad.com/articulos/indizacion_social.htm. Indización Social y Recuperación de Información. No Solo Usabilidad journal, 5 zkia. 2006ko azaroaren 16a. ISSN 1886-8592.

IZENIK GABE. Explaining and Showing Broad and Narrow Folksonomies [linean]. 2005eko otsailaren 21a. http://personalinfocloud.com/2005/02/explaining_and_.html.

MENDICUTE, Josu. Folksonimiak [linean]. 2007ko martxoaren 20a. http:www.blogak.com/josu/folksonimiak.

SHIRKY, Clay. Folksonomy [linean]. 2004ko abuztuaren 25ean. http://many.corante.com/archives/2004/08/25/folksonomy.php.

SMITH, Gene. Folksonomy: social classification [linean]. 2004ko abuztuaren 3a. http:atomiq.org/archives/2004/08/folksonomy_social_classification.html.

VANDER WAL, Thomas. Folksonomy [linean]. 2007ko otsailaren 2a. http://www.vanderwal.net/folksonomy.html.

VANDER WAL, Thomas. Off the Top: Folksonomy Entries [linean]. 2009ko urtarrilaren 25a. http://www.vanderwal.net/random/category.php?cat=153.

WRIGHT, Alex. Folksonomy [linean]. 2004ko abuztuaren 23a. http://www.alexwright.org/blog/archives/000900.html.