jueves, 7 de mayo de 2009

Tag edo etiketak

Gaur egun internet dugu informazio bilatzaile nagusiena, gizartean gehien erabiltzen den informazio iturria. Horregatik beharrezkoa izan da informazio hau antolatzen eta sailkatzen errazteko tresna bat edukitzea .
Hau dela eta, interneten aurkitu daitezkeen baliabideak hainbesterainokoak izanik oso arin zabaltzen hasi da etiketen bidezko sailkapena, tagging bezala ezagutzen dena. Erreminta honen bidez, interneteko erabiltzaileek bere baliabideak modu ordenatuan sailka ditzakete tag-ak erabiliz.

Erabiltzaileak bere baliabideak kategoriatan banatzen ditu eta aurkibide propioa sortzen du; hau kolektiboki ere egin daiteke, tag-ak eta baliabideak elkarbanatuz. Honela, aurkibide berdin bat sortzen da tag-ak elkarbanatu dituzten erabiltzaile guztientzat, propioez gain besteen baliabideak ere eskuragarri edukiz.
Erabiltzaile askoren baliabideak elkarbanatzean eta guztien esku jartzean gauzatzen den prozesuari folksonomia deitzen zaio. Prozesu hau del.icio.us (esteka gogokoenak), Flickr (argazkiak), Panoramio (lekuak), zabaldu (berriak)… bezalako webgunetako erabiltzen da.
Honi esker informazioaren berreskurapena askoz errazagoa bilakatzen da erabiltzailearentzat.

Hala eta guztiz ere, gomutatu behar dugu, etiketa hauek norberak jartzen dituela, eta katua agertzen den tokian, etiketa legez "txakurra" jarriz gero, bilaketaren emaitza ez dela guk nahi genuen modukoa izango. Beraz, tag-ak ez dira guztiz fidagarriak, askok eta askok ez dituztelako datuak egoki deskribatzen.

Etiketen bidez ondo zelan deskribatu azaltzen digun bideo hauek jaso ditugu Gorka Palazioren blogean [gaztelaniaz]:



No hay comentarios:

Publicar un comentario