martes, 5 de mayo de 2009

Folksonomia

Folksonomia berba folk eta taxonomia berben batuketaz sortu zuen Thomas Vander Wal-ek. Taxonomia, sailkapenak egiteko erabiltzen da eta folk-ek (Volk jatorriko hizkuntzan) herria edo herritarren multzoa (grekerako demos-en antzekoa) esan gura du. Beraz, folksonomiak herriak araututako sailkapena direla esan dezakegu.

Argiago esanda, folksonomia informazioa kudeatzeko modu ez hierarkiko, eta sozial edo kolektibo bat da. Interneten erabiltzen da, eta oinarritzat etiketen bidezko talde klasifikazioa du. Gaur egun tag-ak erabiltzen dituen hainbat web dago, baina, folksonomietan errege del.icio.us dugu.

Informazioa kategoriatan banatzeko beste erreminta batzuekin konparatuz gero, honek eskaintzen duen abantaila, edota desberdintasun bakar baina garrantzitsua, sailkatutako informazio osoa erabiltzaile guztien esku jartzen dela da. Beraz, flickr moduko web-ak ez lituzkete folksonomiak bere osotasunean erabiliko, taggeaketa ez baita benetan librea. Folksonomien erabiltzen dituzten webguneetan, ostera, erabiltzaile hainbatek interes berekoa den informazioa antolatzen dute, informazio hau guztien eskura baitago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario