lunes, 11 de mayo de 2009

Indexazioa

Indexazioa, dokumentuak berreskuratzeko orduan lana errazten digun prozesua da. Dokumentuen edukiak aztertu eta termino deskribatzaileen bidez aurkibide bat sortzen da non sailkatutako dokumentuak taldeetan banatuta egongo diren.

Betidanik ezagutu dugun prozesua gizakiaren bidez egin dena da, giza indexazioa. Bertan pertsona batek aztertzen du dokumentuen edukia eta ondoren gaia ahalik eta hoberen deskribatzen duen hitz zerrenda egiten da. Giza indexazioa prozesu intelektuala dela esan daiteke.
Normalean sailkapenean erabilitako hitzak testuetan aurkitu daitezke, baina baliteke hau ez gertatzea eta besterik gabe, bilaketarako orduan interesgarriak izatea.
Prozedura mota hau indexazio handietan pertsona askoren esku utzi behar izaten da.

Giza indexazioaz gain, indexazio automatikoa ere erabiltzen da sailkatze prozedura hauetarako. Izenak dioen bezala, kasu honetan indexazioa automatikoki gertatzen da. Prozedura honen bidez, lana erraztu egiten da eta teknika berezien bitartez, arestian aipatutako indexatzeko moduan gizakiak egiten zuen lana orain automatikoki burutzen da. Horrela, dokumentuetan gehien ateratzen diren hitzak aukeratuz sailkapenerako.

Prozedura biak konparatuz puntu aipagarriena alde ekonomikoa litzateke. Izan ere, indexazio automatikoa da errentagarriena. Hori dela eta, sistema hau edukiera handiko lanetan erabiltzen da, web orrialdetan adibidez.
Norberak burutzen dituen sailkapenetan, aipatu behar da sinesgarritasuna galtzen dutela erabiltzaileak emandako deskripzioetan objetibotasun falta igartzen delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario